Psikoterapia
Psikoterapia
-
Antsietatea
-
Depresioa-Doluak
-
Autoestimu txikia
-
Agorafobia
-
Klaustrofobia
-
Estresa
-
Fobiak-Beldurrak
-
Krisi pertsonalak
-
Harremanetarako zailtasunak, gizarte-trebetasunak, komunikazio-arazoak
-
Tikak - obsesioak
-
Lo egiteko zailtasunak
-
Guraso eta seme-alaben arteko arazoak
-
Garapen pertsonala
-
Erlaxazio-, arnazketa- eta irudimen-teknikak
Banakako psikoterapia gazte eta helduekin
Psikoterapia psikologiaren barruko modalitateetako bat da; elkarrizketa-terapia ere deitzen zaio, eta osasun mentaleko arazoak tratatzera bideratzen da. Psikologiako Gradua ikasten duen oro psikologotzat hartzen da, baina psikoterapia egiteko prestakuntza espezifikoa behar da nahasmendu psikologikoen tratamenduan.
-
1
Eskatu hitzordua
Lehen kontaktua, normalean, telefonoz egiten dut. Pertsonaren eskaera entzuten dut eta jarraian, nola lan egiten dudan labur-labur azaltzen diot eta hitzordu bat hitzartzen dut berarekin.
Hitzordu horren barruan, eskariaren arabera, berehalako erantzuna ematen dut. Beste batzuetan, berriz, azaltzen dut saio gehiago behar ditudala eskaria baloratzeko eta terapia egiteko beharrezko baldintzak betetzen ote diren ikusteko.
-
2
Miaketa-saioak
Hiru balorazio-saio egiten ditut eta beste bat aztertutakoa azaltzeko.
Pertsonari psikoterapia behar duen ala ez jakinarazten zaio, eta baiezkoa bada, kontsultara ekarri duten sintomen eta/edo eskaeraren balorazioa egiten da. Hori guztia aztertu ondoren, zein izan daitekeen tratamendu egokia azaltzen zaio, hau da, guztira zenbat saio beharko dituen eta horien kostua, eta baita psikoterapia sakona edo arina beharko duen ere.
-
3
Psikoterapia-saioak
Tratamenduaren iraupena eta saioen maiztasuna aldatu egingo dira, miaketan egindako enkoadraketaren arabera.
Erabiltzen diren orientabide psikologikoak psikologia psikodinamikoa, psikologia kognitibo-konduktuala, EMDR (Eye Movement Desensitization and Reprocessing) eta teknika psikodramatikoak dira. Eskaeraren arabera, batzuk edo besteak erabiliko dira.
Metodologia
Tratamenduaren helburua ez da psikoterapeutak pertsonaren arazoak konpontzea; aitzitik, bere burua onartzen eta baloratzen ikastea lortu nahi da, baita ondoeza eragiten diona edo haztea eragozten diona aldatzeko borondatea jartzea lortzea ere, bizitzan zehar gerta daitezkeen egoera zailetara hobeto egokitzeko beharrezko tresnak emanez. Pertsonak estrategia berriak ikasten ditu bere arazoei aurre egiteko, bere pentsamendu negatiboak aldatzeko, saio bakoitzean hobetzeko eta ondoeza murrizteko. Batzuetan, saio batetik bestera hainbat lan bidaltzen dira astean zehar egiteko, pertsonak gogoeta egin eta ikasitakoa praktikan jar dezan. Eskariaren arabera, hainbat teknika eta metodologia erabiltzen dira.
Adibidez, autoa gidatzeko fobiarako, teknika kognitibo-konduktualak, irudimeneko eta zuzeneko esposizio-metodoak eta arnasketa-, erlaxazio- eta irudimen-teknikak erabiltzen dira. Gogo-aldartearen alterazio baterako, aldiz, gehiago erabiltzen da orientazio psikodinamikoa, teknika kognitibo-konduktualekin uztartuz. Asoziazio librea erabiltzen da, Sigmund Freud-ek deskribatutako metodoa, alegia. Metodo horren bidez, bezeroak bere burutazio, ideia, irudi, emozio, pentsamendu, oroitzapen edo sentimendu guztiak adierazten ditu, etortzen zaizkion bezala, inolako hautaketarik egin gabe, diskurtsoaren egituraketarik egin gabe, murrizketarik eta iragazkirik gabe, materiala inkoherentea, desegokia edo interesik gabea dela iruditzen bazaio ere. Horrek ideien asoziazioa eta insight-a ("barne-ikuspegia") errazten ditu. Insightaren bidez, pertsonak egia "errebelatu" bat "atzematen" edo ulertzen du.
Eboluzioa
Pertsona bakoitzaren bilakaera faktore askoren araberakoa da.
Terapiaren onurak pertsonaren sufrimendua gutxitzen denean ikusten dira: gatazkak kudeatzeko hainbat tresna erabiltzen ditu, gizarte-trebetasunak ikasten ditu, bere emozioak hobeto erregulatzen eta identifikatzen ditu eta bizitzaren aurrean ahalduntzen da.