Aurkezpena

25 urtetik gorako esperientzia profesionala

Arantxa Sueskun Igoa
Psikologoa-psikoterapeuta

Psikologiaren arloan 25 urte baino gehiagoko esperientzia dut, N-0806 elkargokide gisa akreditatuta nago, eta Psikoterapeuten Elkarteen Espainiako Federazioko (FEAP) eta Espainiako Psikodrama Elkarteko (AEP) kidea naiz.

Altsasun egiten dut lan, Sakanaren inguru zoragarrian, eta izugarri gustatzen zait nire lana. Ikasten eta neure burua lantzen jarraitzen dut etengabean, barnerako bidaia egitera terapiara doazen pertsonei laguntzeko, bidaia horrek eragin nabarmena baitu besteekiko harremanetan.

Batzuetan, bizitzan, erotu egin garela pentsatu dezakegu, egoera zailengatik edota sufriarazten diguten egoerengatik. Eroturik ote nago?  Baina zer da eromena?
Einsteinek zioen bezala, erokeria da «gauza bera egiten jarraitu, eta emaitza ezberdinak espero izatea».

Animatzen al zara aldaketa hasi eta zeure buruari zaintzarako eta hazkuntzarako espazio bat ematera?

Aurkezpena
Etengabeko prestakuntza

Etengabeko prestakuntza

Etengabeko prestakuntza ezinbestekoa da gure lanbide-jardunean; horregatik, ikastaroak egiten ditut eta kongresuetara joaten naiz etengabe.

Era berean, duela 21 urtetik hona ikuskapen klinikoko taldeetara joaten naiz egiten dudan lan psikoterapeutikoa gainbegiratzera.
Zailtasun teknikoak eta profesionalak gainbegiratzen dira, ikuspegi ulerkorra emateko eta landutako gaiari egokitutako esku hartzeko bideak erabiltzeko. Eta taldean lantzeak are gehiago aberasten du lan profesionala, ikuspegia eta ikaskuntza zabaltzen baititu, aurkezten diren kasuetatik eta besteengandik asko ikasten baita.

Prestakuntza akademikoa

  • 2001: Ikerketa Nahikotasuna - Psikologiako Ikasketa Aurreratuak, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU).
  • 1993-98: Psikologian lizentziaduna, Donostiako EHU.

Prestakuntza espezifikoa

  • Psikodrama eta Teknika aktiboen Masterra.
  • Hobekuntza-ikastaroa garapenaren psikopatologian: Eredu klinikoak eta interbentziokoak, "La Sapienza" Unibertsitatea, Erroma.
  • Movement Desensitization and Reprocessing (EMDR).

 

Etengabeko prestakuntza

  • 2002-2024: Kasuen eta proiektuen gainbegiratze klinikoa taldean.
  • Mota askotako symposium, biltzar, tailer eta ikastaroetan hartu dut parte.